2020(e)ko abenduaren 13(a), igandea

Redes sociales_Tarea 5.1.- Análisis noticias, recogida de datos y redacción artículo

 

Redes sociales_Tarea 5.1.- Análisis noticias, recogida de datos y redacción artículo

 

Bostgarren jarduera hau egiteko aukeraturiko egunkaria Berria egunkaria izan da. Euskara hutsean argitaratzen den egunkaria da, astelehenetan izan ezik, asteko beste guztietan ale bat kaleratzen duena.


Berria egunkariak 2020ko abenduaren 13an (Igandea) argitaratutako egunkarian “Merkatuko erraldoiaren garroak” izeneko titularra dakar. Egunkari honek igande guztietan erreportaje luze bat eskaintzen dio gaurkotasuna edota gertutasuna duen gai bati. Kasu honetan Amazon enpresak lortu duen monopolioaren inguruan hainbat berri eta artikulu argitaratu dituzte. Titularrak enpresarekiko konnotazio negatibo bat ematen du.


Bertsio digitalean gai nagusia bera da, Estatu Batuetako enpresa honen gorabeherak. Kasu honetan, titular nagusia ez da azaleko ideia berdina, baizik eta papereko edizioko 2. Orrialdean dagoen artikuluaren izena “Irribarreak haserrea ekarri du”.

Eguneko egunkarian ez dago espreski zientifikoa den berri edo artikulurik. Bada bizi dugun pandemiaren inguruko datuen albiste bat, baina ez dago termino zientifikoetan idatzia. Era berean, bertsio digitalean ez dago zientziari eskainitako albisterik. Onartu beharra dago azken egun, aste eta hilabeteetan egunkari honetan azkenaldian bizi dugun pandemiaren inguruko hainbat erreportaje, artikulu zientifiko eta iritzi-artikulu argitaratu ditu. Esango nuke arraroa dela justu egun honetan horrelako artikulurik ez egoten nahiko ohikoak baitira.

Irakurrienak izan diren artikuluen artean, eguneko erreportajearen hainbat artikulu daude (8tik 3), bi elkarrizketa, bata euskararen inguruan eta bestea kultura atalean argitaratutakoa, eta 3 iritzi-artikulu. Nahiko ohikoa da egunkari honetan iritzi-artikuluak irakurrienen zerrendan egotea. Zientzia artikulurik ez dagoenez egunkari osoan, irakurrienak izan diren artikuluen zerrendan ere ez dugu horrelakorik topatzen.

Egunkari honen Twitter sare soziala arakatu ondoren bere txioak egunkarian bertan argitaratutako artikuluen inguruko txioak dira. Kasu gehienetan artikuluen titularra jartzen dute artikuluaren irudiaz lagunduta eta artikulurako lotura (URL) jarrita. Kronologikoki ez diot zentzu handirik ikusten, baina eguneko gai nagusiaren txioak goizeko lehen egunean jarri dituzte. Bertxioak oso urriak dira eta gehienak egunkariko artikuluenak dira. Ez dira oso aktiboak sare sozialetan egunkariko eguneroko lanaz harago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

EN DEUDA CON LA TIERRA

EN DEUDA CON LA TIERRA   El día de la Deuda Ecológica es el día del año en que la humanidad ha agotado el presupuesto de la naturaleza para ...