Epistemologia eta zientzia kultura
Zientziaren inguruan hitz egiten dugunean hamaika azalpen, definizio zein irudi datozkigu burura. Segur aski, jendeari kaletik galdetuko bagenio bataz zuriz jantzitako pertsona bakarti bat etorriko litzaioke burura, laborategi batean lanean gau eta egun, munduarekiko harreman eskasarekin.
Zientzia garapena, halaber, ez da soilik teknologia berrien garapena, ezta produktu berrien kaleratzea ere. Zientziaren garapenik handiena jakintza modu objektiboa lortzeko metodoen zehaztapena izan da. Horrek norberaren iritzia alde batera utzi eta objetiboki datuak aztertzeko ahalegina eskatzen duen arren, azken mendeetan izandako garapenek argiki erakusten digute objektibotasuna zein garrantzitsua den.
Medikuntzan, esaterako, aurrerapen handi asko etorri dira objektibotasunaren bidetik. Duela hainbat mende, mediku bakoitzaren jakintza ia norberaren bizi esperientzian oinarritzen zen. Metodo zientifikoak, ordea, hori arautu eta tratamendu bat bestea baino hobea den objetiboki ebaluatzeko aukera ematen digu. Horrela, osagileek tratamendurik egokiena zein den jakiteaz gain, ezagutza hori konpartitzeko aukera ere ematen zien.
Dena den, zientzaren aurrerapenak alde ilunak ditu. Garapen zientifikoa, ikerkuntzaren bidetik datorrenean, arautu egin behar da eta mugak jarri behar zaizkio. Garapen hauek guztiek oinarri etiko bat izan behar dute, eta hori ez da beti hala izan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina